NOR DAGO LANDAKO ESKOLAREN ATZEAN?
Landako Eskola 1979an ireki zen eta 1989an Amara Berri sisteman sartu ginen
Publikoa
Euskalduna
Sare lana
Berdinen arteko ikasketa
Bizi esperientziak
Instalazio paregabeak
Landako Eskola 1979an ireki zen eta 1989an Amara Berri sisteman sartu ginen. 1999ko irailean egin ziren eskola handitzeko eta berritzeko lanak.
Gaur egun, 500 ikasle eta 85 profesional inguruk osatutako hezkuntza-komunitate batean gaude, irakasleen eta irakasle ez diren langileen artean.
Gure eskola Durangoko Haur eta Lehen Hezkuntzako D ereduko ikastetxe publikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko erdigune geografikoan kokatua.
Durangaldeko udalerririk garrantzitsuena da. Eskualdeko burua da eta 30.000 biztanle inguru ditu. Zerbitzu-eremu garatua eta komunikazio-sare osoa ditu.
Landako Eskolak aktiboki parte hartzen du hezkuntza-eragile eraginkor gisa Durangoko udal-foroetan.
Guztiontzako eskola gara, aukera-berdintasuna, justizia eta ekitatea bermatu nahi dituena. Eskola inklusibo, hezkuntza pertsonalizatu eta ikasleei beren helburuak lortzen laguntzeko lan egiten dugu.
Hezkuntza-prozesu horretan, eskolak hezkuntza-komunitateko eragile guztiekin (familia, administrazio publikoa, elkarteak, gizarte- eta kultura-erakundeak, komunikabideak…) partekatzen du bere funtzioa.
AZKEN BERRIAK

Landako Eskolako abestia
Azken hilabeteotan gure ikastetxean ilusio handiz garatu dugun proiektu berezi baten emaitza aurkezten dugu: eskolako abestia sortu eta bideoklipa ekoiztu. Hezkuntza komunitateko hainbat eragileren elkarlanari

Izan nahi duguna // Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaia
Euskal Eskola Publikoaren Jaiak baditu abestia eta bideoklipa! Izan nahi duguna deitzen da… ezagutzeko prest? Elkarlanetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoa defendatzeko eta aldarrikatzeko ahalegin garrantzitsuak egin ditu Santurtziko

Landako ere euskararen alde!!
Euskal Herri osoan egiten ari den bezala, euskaraz bete ditugu opor aurreko egun hauek, Korrikaren 24. edizioa gurea eginez: korrika, irudiz eta kantuz. Euskal Eskola Publikoak, eta sare handi horren barruan, Landako Eskolan, etengabeko ahalegina egiten dugu euskara euskal gizarte osoaren eta Durangoko herritarren artean zabaltzeko, indartsu eta pozik, Euskara gara! leloa kantatuz eta aldarrikatuz.