AGENDA 2030

Zer da?

Garapen Iraunkorreko Helburuek (GIH) mobilizazioarekiko konpromiso unibertsalaz hitz egiten digute, pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsona guztien bizitzak eta perspektibak hobetzeko.

Zentzu honetan, Landako Eskolak lan egiten du gure egunerokotasunean hezkuntza komunitatean jasangarritasunaren kultura txertatzeko eta transmititzeko, batez ere ikasleengan, arazo ekologiko eta sozialen konponketan esku hartzeko beharrezkoak diren konpetentzia eta erantzukizunak garatuz, ekintza eraldatzaileak eginez, jasangarritasunean oinarrituta, ikastetxean eta ingurune lokal eta globalean, bai indibidualetan, bai kolektiboetan, orain eta etorkizunerako.

Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, eta ingurumen-arazoak konpontzen aktiboki parte hartzeko behar diren motibazioa, ezagutzak, gaitasunak, jarrerak eta konpromisoak garatzea du helburu.

Landako Eskolak, 2030 Agendarekin duen konpromisoarekin, jasangarritasunaren kultura sustatu eta hezkuntza komunitatearen parte hartzea bultzatu nahi du, ikasleen protagonismoaren eta ahalduntzearen bitartez.

Ikasleen jasangarritasunerako gaitasuna eta iraunkortasuneranzko hezkuntzan irakasteko gaitasuna sustatzen ditu, eta hiru jarduera-maila hartzen ditu: eskola-komunitatearena, udalarena edo eskualdearena eta komunitate globalarena.

Nola antolatzen da?

Egitura eta arduradun hauek oinarrizkoak dira:
  • Koordinatzaileak proiektua abiarazten du eta jarraipenaren ardura nagusia du.
  • Agenda 2030 batzordea. Proiektuaren eguneroko antolaketaz eta dinamizazioaz arduratzen da.
  • Ikasleen Batzarra ikasgela bakoitzeko ekoordezkariek eko-ordezkariek osatzen dute. Ikasgeletako proposamenak jasotzea, aztertzea eta bideratzea, batzarrean egindako proposamenak idaztea eta zabaltzea eta proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egitea dira taldearen ardurak.
  • Durangaldeko ikastetxeen arteko koordinaziorako, prestakuntzarako eta lankidetzarako eta esperientziak trukatzeko bilerak.
  • Sarean egindako lana, non ikastetxeek esperientziak partekatzen dituzten eta proiektu amankomunak aurrera eramaten dituzten.