ALTXA BURUA
Gure seme-alabei smartphone-ak goizegi emateagatik, eta horrek haien hezkuntza garapenean eta garapen pertsonalean eta emozionalean dituen ondorioengatik kezkatuta gauden familiak gara.
HELBURUAK:
- Mugikorra erabiltzeko adina atzeratu
- Formakuntza egin eta bide-lagun izan
- Gizartea sentsibilizatu
Eta guzti hau lortzeko urtean bi aldiz batzen gara, formakuntzak egiten ditugu eta konpromezuak planteatzen ditugu.
Interesatuta bazaudete, jar zaitezte gurekin harremanetan altxaburua@landakoeskola.org posta elektronikoaren bidez.
GURE EKIMENA: Teknologiaren erabilerari buruzko familia-kontratua
Batzuetan noraezean zabiltzatela uste al duzue pantailak familian nola erabiltzen diren kudeatzerakoan? Hemen uzten dizuegu; “Teknologiaren erabilerari buruzko familia-kontratua“; baten proposamena ideia erabilgarriekin, haurrekin gaiari buruz hitz egiten hasteko eta gu ere teknologiaz egiten dugun erabileraz kontzientziatzeko.