Izan nahi duguna // Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaia

Euskal Eskola Publikoaren Jaiak baditu abestia eta bideoklipa! Izan nahi duguna deitzen da… ezagutzeko prest? Elkarlanetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoa defendatzeko eta aldarrikatzeko ahalegin garrantzitsuak egin ditu Santurtziko eskola publikoaren komunitateak eta hori omendu nahi izan da abesti eta bideokliparen bidez. Kantua deskargatzera animatzen zaituztegu, baita zuen familia eta ikasleen artean zabaltzera ere. Jarri sarrera zein irteeratan, jolastorduan … Read more

Landako ere euskararen alde!!

Euskal Herri osoan egiten ari den bezala, euskaraz bete ditugu opor aurreko egun hauek, Korrikaren 24. edizioa gurea eginez: korrika, irudiz eta kantuz. Euskal Eskola Publikoak, eta sare handi horren barruan, Landako Eskolan, etengabeko ahalegina egiten dugu euskara euskal gizarte osoaren eta Durangoko herritarren artean zabaltzeko, indartsu eta pozik, Euskara gara! leloa kantatuz eta aldarrikatuz.

Zergatik matrikulatzen ditugu gure seme-alabak Durangoko Landako Eskolan. MUGAk eskainitako artikulu bat

MUGA durangaldeko aisialdiaren gidak argitaratutako artikuluak Durangoko familia eta pertsona ezagunen testigantzak biltzen ditu (kirolariak, musikariak eta kulturako profesionalak, besteak beste), eta horiek azaltzen dute zergatik aukeratzen duten Landako Eskola publikoa beren seme-alaben hezkuntzarako. Hauek dira familiek nabarmendutako puntuak: *Balioak eta Aniztasuna: Bat datoz esatean eskola benetako gizartearen isla dela, bizikidetza, inklusioa eta kultur eta … Read more

Gure irakasleak ikertzaile

Gure eskolako Haur Hezkuntzako irakaslea den Lorea Jainaga Albizuk eta Alexander Gurrutxaga Muxika EHUko irakasleak ikerketa-lana argitaratu dute Lourdes Iriondoren obrari buruz. Santiago Onaindia bekaren XVIII. edizioa irabazi zuten, eta orain iritsi da liburua: Lourdes Iriondo, bide-urratzaile. Iriondo euskal musika modernoaren aitzindari izan zen, eta euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren lehen sortzaileetako bat ere bai. Hain … Read more

Euskararen eguna abenduaren 3tik haratago

Abenduaren 3an, euskararen egunean, Iurretako lanbide heziketakoekin batera egiten ari garen proiektuaren barruan diseinatu eta egindako jolas hauekin olgetako aukera izan genuen. Egun bateko lora baino askoz gehiago izan dadin lan egingo dugu. Pozgarria da erronka barri batekin hastea! Eskerrik asko, Iurreta Lanbide Heziketako kide eta ikasleei!

MINTZODROMOA Landako Eskolan ETA EUSKARAZ EGITEN BADUGU?

Mintzodromoa Taupa euskaltzaleen mugimenduak antolatu duen ekimena da, Mintzapraktika eta euskararen erabileraren aldeko lana ezagutarazi eta mintzalagunak Euskal Herriko Kulturaren jaialdira gerturatzeko asmoz. Hau horrela, abenduaren 5, 6 eta 7an Mintzapraktikak bere espazioa izango du Durangon, egun horietan ospatzen den 60. Durangoko Azokaren testuinguruan.  Hainbat eragile izan dira bidelagun espazio honen antolaketan, hala nola, Hika Eguna antolatzeaz … Read more

Denboraren Bankua, Landako – SARE SOZIALAK

Kaixo familiak!Denbora Bankuko hurrengo ekintzara gonbidatu nahi zaituztegu “Sare sozialak (ez) dira doakoak” izeneko tailerrera, sare sozialen erabilera lantzeko familientzako prestakuntza. Ekintza hau azaroaren 20an, osteguna, 16:40ean, Landakoko jantokian izango da.Bitartean, umeentzako tailer bat egongo da, (liburu magikoa eskulana) familiek lasai parte hartzeko aukera izan dezaten. Animatu parte hartzera!Izen-ematea: denborarenbankua@landakoeskola.org edo 688 766 302 (June)