Bidelaguna programa

Zer da?

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak antolatzen duen BIDELAGUNA programak ikasleei denbora tarte osagarri bat eskaintzen die eskolan izan dezaketen atzerapenari ditzaketen zailtasunei aurre egiteko eta eskolako arrakasta indizeak hobetzeko. 2018-2019 ikasturtean Landako Eskola BIDELAGUNA proiektuan parte hartzen hasi zen.

Programa honek, eskolako ikaste-prozesuan aurrera egin ahal izateko aukera paregabea eskaintzen die ikasleei, prozesu honetan duten zailtasunei aurre egiteko, eta baita ere ikaste-ohituretan murgiltzen joateko.

Eskolak programa honen bultzadari bere biziko garrantzia ematen dio, alde batetik, 6. maila bukatzen duten ikasleentzat DBHra pasatzerakoan, Fray Juan de Zumarraga institutuan, ere programa horren jarraipena izango dutelako. Bestetik, giza abilezietan trebatzen eta beraien eskola ibilbidean laguntzak areagotzean beraien ikasketa prozesua aberasten doa.

Programaren helburuak

  • Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei.
  • Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea.
  • Familien eta ikastetxearen arteko harremana hobetzea.

Programaren lan-eremuak

  • Eskolen martxan egunera jartzen lagundu: irakasgai instrumentalak lantzen, irakurmena eta ulermena hobetzen, …
  • Ikasleek ikasteko ohitura eta teknika eraginkorragoak barneratu.
  • Ikaslearen ikas-denbora antolatzen erakutsi.
  • Ikaslearekin giza-trebakuntzak landu: parte-hartzaileen etorkizun asmoak edo itxaropenak hobetuz, oinarrizko gaitasunak era egokiago batean garatuz eta norbanakoaren motibazioa sustatuz.
  • Ikaslearen garapenaren jarraipena egin eta hau aztertzen duen eguneroko erregistroa jaso.

Programaren hartzaileak​

  • Lehen hezkuntzako 5. eta 6. maila ko ikasleak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila ko ikasleak.
  • Lehentasuna izango dute eskolan zailtasuna edo atzerapenak dituzten ikasleak, horren arrazoia beren gizarte-egoera desabantailatsua bada. Hala ere, elkarrekintza heterogeneoko testuinguruetan ikaskuntzak aberatsak izaten Informazio orokorra direla aintzat hartuta, eskola-errendimendu oneko ikasleak parte har dezakete taldeetan.
  • Ikasle taldearen kopurua gutxienez 7 eta gehienez 12 izatea komenigarria da.
  • Ikasle berriak sar daitezke ikasturtean zehar.

Proiektua aurrera eramatearen arduraduna ZIBA Elkartea da. https://zibaelkartea.org/es/