Landako Eskola eta Euskaraldia

Landako Eskola 2025eko Euskaraldian parte hartzen ari gara, eta maiatzaren 15etik 25era bitartean hainbat ekintza antolatu ditugu. Eskolan, Euskaraldiarekin lotutako jarduera desberdinak egiten ari gara, eta 3. zikloko ikasleek pankarta bat prestatu dute, Durangoko Polikiroldegian jarrita dagoena. Gainera, ikastetxeen irekiera ekitaldian, ziklo bakoitzeko euskara normalkuntzako ordezkari batek parte hartu zuen.  Euskaraldia ospatzeko ekintza hauek hurrengo … Read more

DENBORAREN BANKUA: ekintza berria

Kaixo familiak!Denboraren Bankuak antolatuta, datorren maiatzaren 9an DURANGOKO ERREKETAKO URAREN LAGINKETA egingo dugu, kalitatea aztertzeko asmoz. Ekintza hau Ibalade programaren barruan egingo da. 16:40etan elkartuko gara Landako eskolako jantokiko sarreran, eta handik abiatuko gara taldean. Giro polita eta parte-hartzailea izango da, eta ingurumenaz gehiago ikasteko aukera paregabea! Bestalde, maiatzean gaudela eta eguraldi ona egiten duela aprobetxatuz, maiatzaren 10ean MENDI … Read more

Eskolako Udalekuak 2025

Kaixo familiak!   Eskolako Udalekuetan parte hartzeko epea zabalik dago.   Ekainaren 23tik uztailaren 24ra ️ 8:45 – 14:00  2 urtetik 12 urtera  Jantoki zerbitzua15:30ak arte Izena emateko epea: apirilaren 13rarte Informazio guztia kartelan eta izena emateko formularioan.   FORMULARIOA: https://forms.gle/onZef7hrZeNGB2YSA ️Zalantzak: udalekuak@landakoeskola.org ……………………………………

Landako Eskolako Altxa Burua eta IGE, hitzaldi-solasaldia

Martxoaren 25ean, asteartea, bisita berezi bat izango dugu Landako eskolan: Miren Rosetorriko da “Haur-gazteak eta pantailak” gaiari buruz hitz egitera. Hizlaria arlo horretan adituezagunenetariko bat da eta hitzaldi-solasaldi oso interesgarri bat eskeiniko digu, gure seme-alaben ongizaterako garrantzi handikoa duen gai bati buruz.Ez galdu aukera hau! HITZALDIA: Haur-gazteak eta pantailakDATA: Martxoak 25ORDUA: 17:00LEKUA: Landako Eskolako Jantokia

2025-2026 AURREMATRIKULAZIOAREN ZERRENDAK IKUSGAI

Gaurko egunean, martxoaren 18an, 2025-2026 ikasturterako aurrematrikulaziorako behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Hezkuntza Ordezkaritzak gaurko egunean, martxoaren 18an, argitaratu ditu aurrematrikulaziorako behin-behineko zerrendak 2025-2026 ikasturterako. Zerrenda horiek ikusgai daude leku hauetan: Zerrenda horiek ikusgai egongo dira matxoaren 18tik 25era. Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Ikastetxeko Eskola Kontseiluan: martxoaren 25era arte. Prozesuaren inguruko informazio gehiago jakiteko: HEMEN

Gernikako eta Landako Eskolako kimuak

Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Durangoko Udalak Gernikako arbolaren kimu berri bat landatu zuten otsailaren 21ean, udal euskaltegiaren aurrean, Durangoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasle ordezkarien laguntzarekin. Landako Eskolako ikasleak bertan izan ziren, 4. mailako lau ikasleren parte hartzearekin. Gure komunitatearen iraganaren, orainaren eta etorkizunaren seinaleak. Iban Gorritiren argazkiak

Eskolako ikasle ohiak ekimen berrietan

Elia eta Mikel, Landako Eskolako ikasle ohiak, Torneos Durango ekimena antolatu dute. Dagoeneko bi ekintza burutu dituzte Landako Eskolako insatazioetan, urtarrilaren 26an lehenengoa, eta martxoaren 2an, bigarrena. Biak arrakasta handikoak. Hau da, beraien hitzetan, ekimenaren egitasmoa: Durangotik paseo bat ematen ari ginela, ikusi genuen gazte askok denbora pasatzen zutela bankuetan, euren telefonoetan murgilduta, bideo-jokoak bakarka … Read more

Euskal Herriko I. Hikadromoa ospatu zen Durangoko Azokako ekitaldiekin batera, Landako Eskolako Oiz kantxan, ZirHika taldeak antolatua.

Hika hitz egitea eta ongi pasatzea helburu bezala hartuta, 74 pertsonak hartu zuten parte, eta, kontatu digutenez, parte hartzaileak oso gustora ibili ziren batekin eta bestearekin hika hizketan. Gonbidatuen artean, hika dakitenak eta ikasten ari direnak elkartu ziren. Partaideak Euskal Herriko puntu desberdinetatik hurbildu ziren: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Iparraldea. Esperientzia polita izan zen, … Read more