DA! 2025 Liburu Erraldoia: Zentzumenak

Aurten ere Berbarok antolatutako liburu erraldoiaren ekimenean parte hartu dugu ikastetxean. Urtero bezala, gure ikasleek gogotsu jardun dute jarduera berezi honetan.


Aurtengo gaia “Zentzumenak” izan da, eta 3. zikloko ikasleek osatu dute Liburu Erraldoiko atala. Gela bakoitzak orri bat sortu du, zentzumen bat aukeratuta, eta horren inguruan ipuinak, asmakizunak, olerkiak eta beste hainbat informazio jaso dituzte. Gainera, ikusmenaren atalean Braille idazkera erabili dute, guztiontzat irisgarriagoa izan dadin. Emaitza ikusgarria eta aberatsa izan da.


Liburu erraldoia Durangoko Azokan egongo da ikusgai, eta bertan gure ikasleen sormenaren fruituak ikusi ahal izango dira!

Leave a Comment