Kaixo familiak!
Denboraren Bankuak antolatuta, datorren maiatzaren 9an DURANGOKO ERREKETAKO URAREN LAGINKETA egingo dugu, kalitatea aztertzeko asmoz. Ekintza hau Ibalade programaren barruan egingo da.
16:40etan elkartuko gara Landako eskolako jantokiko sarreran, eta handik abiatuko gara taldean. Giro polita eta parte-hartzailea izango da, eta ingurumenaz gehiago ikasteko aukera paregabea!
Bestalde, maiatzean gaudela eta eguraldi ona egiten duela aprobetxatuz, maiatzaren 10ean MENDI MARTXA EGINGO DUGU, URKIOLAN!
9.00etan elkartuko gara, Urkiolako beheko parkinean.
(Nahi duenak busez joan daiteke, 8.40 madalenan- Alababus)
– 4 urtetik gorako umeentzat
– Haur txikiagoak ere joan daitezke, baina kontutan hartu beraiek eramateko motxila beharrezkoa izan daitekeela.
– Ekarri hamaiketakoa!!
Animatu eta parte hartu!

