Kaixo familiak!
Denbora Bankuko hurrengo ekintzara gonbidatu nahi zaituztegu “Sare sozialak (ez) dira doakoak” izeneko tailerrera, sare sozialen erabilera lantzeko familientzako prestakuntza.
Ekintza hau azaroaren 20an, osteguna, 16:40ean, Landakoko jantokian izango da.
Bitartean, umeentzako tailer bat egongo da, (liburu magikoa eskulana) familiek lasai parte hartzeko aukera izan dezaten.
Animatu parte hartzera!
Izen-ematea: denborarenbankua@landakoeskola.org edo 688 766 302 (June)