Durangoko Udal Eskola Kontseilua

Durangoko Udalak, Udal Eskola Kontseiluarekin elkarlanean, Durangoko hezkuntza diagnostiko partekatua egiteko prozesua bideratu zuen 2022ko ekainetik 2023 martxora bitartean. Horretarako, Durangoko ikastetxeetako zuzendariekin eta guraso elkarteetako ordezkariekin lanerako gune bat
sortu, eta bertan zehaztu ziren diagnostikoak jaso beharreko alderdiak. Durangok herri bezala dituen hezkuntza-beharrak eta -erronkak identifikatzeko abiapuntua izan da diagnostiko hau.

UEKren helburu nagusia hau da; Udalak, Udal Eskola Kontseiluarekin elkarlanean, Durangoko hezkuntza-erronkei erantzun bateratua emateko ekintzak garatzea eta emaitzak ebaluatzea, hezkuntza-sarea sortzearekin batera.

 Helburu zehatzak:

  • Hezkuntza-erronkei aurre egiteko diseinatutako ekintzak elkarrekin gauzatzeko beharrezkoak diren urratsak ematea
  • Egindako lana sozializatzea
  • Prozesuaren ebaluazioa egitea eta aurrera begirako urratsak zehaztea

Bestalde, honekin batera, Udal Eskola kontseiluko partaideen artean hezkuntza-sarea ehuntzea lortu nahi dugu, eta Hezkuntza-esparruko herriko beste eragile batzuekin koordinazioa izatea.

Uda honetan argitaratutako bideo honen bitartez kaleratu eta azaldu egiten da Udal Eskola Kontseiluaren xedea.

Leave a Comment