Kaixo, familiak!
Aurreko ikasturtean mendira egindako txangoek izandako arrakastaren ostean, Denboraren Bankutik erronka berri bat aurkeztu nahi dizuegu!
Ikasturte honetan, lau mendi igotzeko txangoak antolatuko ditugu: Aitztxiki (Anbotoko mendigunean), Mugarra, Gorbeia eta Aitzgorri (Aizkorri-Aratz Parke Naturalean).
Bi hilabeterik behin txango bat egingo dugu eta txango bakoitzean parte hartzea sarituko dugu.
ERRONKA LAU MENDIAK IGOTZEA IZANGO DA etalau txangoetan parte hartzen dutenek sari bat jasoko dute ikasturte amaieran. (Ibilbide guztiak umeentzat egokituko dira baina 6 urtetik gorako haurrek parte hartzea gomendatzen dugu.)
Animatu zaitezte!
Adi egon datozen asteetan, azaroaren 15ean izango baita lehenengo hitzordua!
Landako eskolako familia guztiak gonbidatuta zaudete berezi hau egitera Eskolako beste familia batzuekin denbora partekatzera eta kirola eginez gozatzera!
Informazio gehiago:

denborarenbankua@landakoeskola.org
688766302 (June)