ESKOLA
1.
Sistema-kontzeptua
Zergatik deitzen diogu sistema?
Eskola sistema ireki bat da, are gehiago, sistema bat izateak ematen dio bere izaera.
Elementu guztiak (elementu naturalak eta fisikoak, giza elementuak, hezkuntza-asmoa, antolamendu egitura, bizi jarduerak, metodologia, baliabideak, jarraipena, ebaluazioa,ea…) etengabe elkarrekintzan daude, eta horietako bakoitzak sisteman eta elkarrekintzan duen lekuaren arabera soilik hartzen du zentzua.

Lan-sistema da.
Ez da solik metodoa; diziplina arteko sistema; sistema kontzeptuala; antolatzeko, planifikatzeko, gogoeta egiteko, aztertzeko eta erabakiak hartzeko sistema. Ez dago elementu isolaturik eta estatikorik, eta osotasuna ez da zatien batura; aitzitik, sortzen diren harreman guztiak sartzen dira sisteman.
Amaitu gabea da.
Sistema irekia esaten diogu, bizitza bera bezala, etengabe aldatzeko gai delako, sortzen diren elementu berriak barrutik txertatuz (ez kanpotik batuz), eta, aldi berean, sistema-antolamendua galdu gabe, elkarrekintza berriak sortuz.
Globala da.
Bizitza, osotasun global gisa ulertzen bada ere, modu partzial eta itxian eskaini daiteke. Hau da, irakaskuntza jakin batean arreta jarrita, prozesu globaletik isolaturik, lehenago ere iritsi daiteke emaitzara, baina hor bukatzen da. Aitzitik, aurrerapen globaleko sistema irekia taldean garatzeak beharrezko egiten ditu elementu guztiak, eta bakoitzari denbora jakin bat egokitzen dio. Sistema irekiak, emaitza zehatz batez haratago, prozesu harmoniko bat ahalbidetzen du; prozesu horretan ez dago arlo nagusirik edo besteen gainetik baloratzen denik: denak batera garatzen dira.
Irekia da.
Pedagogia irekia subjetu bizitik gertuago dago, pedagogia itxi, estandarizatuegi eta betiere kuantitatiboak direnak baino. Izaera honek ahalbideratu du Hezkuntza Lege berriei etengabeko erantzuna eman ahal izatea.
Ikuskera horrek pertsona eta ikastetxea osotasunetik, bizitzatik, ulertzera garamatza. Inola ere ez modu isolatuan, estatikoan, amaituan eta zatikatuan.
2.
Ikasleei buruzko ikuskera
Ikaslea da gure lanaren ardatza.
Edozein erabakiren gainean egiten edo hartzen dugun azterketa edozein dela ere, ez ditugu ikasleak bistatik galdu nahi, baizik eta ikasleen garapena bultzatu nahi dugu, eta, aukera-berdintasunetik, beren ondasuna irakasleen, familien, erakundeen eta abarren beste interes batzuen gainetik.
Ikasle bakoitza horrela ulertzen eta definitzen dugu:
Izaki globala da.
Ez da izaki isolatua, ezta estatikoa eta amaitua ere. Prozesuan dago eta bakoitzak bere prozesua bizi du. Horrek eragina du ikastetxearen ikuskeran, irakasleen estiloan, eta programatzeko, esku hartzeko eta ebaluatzeko moduan.
Bakoitzak bere interesak eta motibazioak ditu.
Garrantzitsuena eskola eta jarduera bera ikaslearen interesekin uztartzea eta interes horiek azaleratzeko moduan planteatzea da.
Kontzeptu- eta emozio-eskema zehatz batetik abiatzen da:
Pertsona bakoitzak gauzei buruz dakiena daki; bere kontzeptu-eskema du, besteena ez bezalakoa. Bakoitzak dagoen lekutik abiatzea kontzeptuari dagokiona baino zabalagoa da; izan ere, gizabanako bakoitzak bere emozio-eskema ere badu, bizi izandako historiaren emaitza, pertsonala eta besterenezina.
Bi eskemak estu-estu erlazionaturik daude, eta eskema horiek badirela ohartzea da programatzeko eta esku hartzeko orduan faktore garrantzitsuenetakoa.
Ikasle bakoitzak bere potentziala du.
Gizaki bakoitzaren potentziala besteena ez bezalakoa dela onartzea, hori ere elementu erabakigarria da programatu, esku hartu, ebaluatu edo ikastetxea ulertzeko.
Hori onartuta, hurrengo urratsa hau da: norberaren mailan eta erritmoan lan egiteko eta norberaren potentziala (edozein delarik ere) bete-betean garatzeko modua ematen duen diseinua egitea. Eta hortik abiatuta, ezin dezakegu eskola-porrotaz hitz egin.

3.
Ezaugarri metodologikoak
Bizi egoeretan oinarrituta
Jolasa da testuinguruaren oinarria eta muina. Testuinguru sozialak, egonkorrak eta
osagarriak baitira, hau da hezkuntza asmotik abiatzen diren jolasak.
Jolasa bizipenak gozatu, sentitu, barneratu eta kanporatzeko balio duen jarduera naturala da, ikasteko bitartekoa da.
Eginez ikasten da. “Ez dut ikasten jolasteko, ikasteko jolasten naiz”. “Zenbakiak ez ditut
ikasten erosi ahal izateko. Erosi egiten dut, eta, erosiz, zenbakiak ikasten ditut”.

Azken batean, jolasaren bidez sortutako beharrak bultzatzen nau ikastera. Lanari gustua hartzeko modua da, apurka-apurka atsegin intelektuala ezagutu eta horretaz gozatzeko modua.
Pertsona bakoitzak hartzen du parte. Jolasean nork bere egitekoa edo rola du, bere izaera eta bizi duen unea abiapuntutzat hartuta; izan ere, testuingurua oso diseinaturik badago ere, oso zabala eta irekia da.
Lan metodoa
Non nago, zer egin dut, zer falta zait..?. Metodo honekin nor bere lanaren aurrez aurre jartzen du. Idazkera bera ere lehenpertsonan gauzatzen da: bilatuko dut… aztertuko dut… Nor bere buruaren aurrez aurre jartzen du. Ikaslea ez dago irakaslearen mende, benetan hala behar duenean izan ezik.Ikasleak autonomoki lan egitea errazten du.
Ikasleek aurrean izaten dute beti lan-metodoa eta barneratzen dutenean soilik uzten dute. Lan-metodoari esker, ikasleak uneoro badaki zein urrats egin behar dituen. Badaki zeintzuk egin dituen, non dagoen, non izan dituen zailtasunak, zer falta zaion. Irakasleak ere, ikasle baten ondoan jartzean, erabil dezake lan-metodoa, bai ikaslearen arreta bideratzeko, bai, prozesua barneratuta duela egiaztatze aldera, ikasleak bere hitzekin adieraz dezan.
Ikastearen zertarakoa
Jarduera guztiek badute zertarakoa bere baitan edo kanporako irteeretan. Jolas
elkarreragileak osatzen du eta batzuetan testuinguruan bertan dago: adibidez,
Auzoan, horietan sortzen den salerosketa-jolasarekin. Beste batzuetan, berriz,
departamentuetatik kanpo dauden testuinguruetan: Irrati, Prentsa, Telebista,
Internet, Erakusketa eta ikuskizunetan.
Eragingarria da. Ikasleen interes edo motibaziotik abiatzen da. Jardueraren irteera
sozial gisa definitzen da.
Lana ez da irakaslearen exijentzian oinarritzen; jolas elkarreragileak berak eskatzen
dio jardueraren garapena eta kalitatea.
Tutoretza partekatua
Izaera-aniztasunak, esku hartzeko askotariko moduek eta ikuspegi, ikuspuntu,
sentsibilitate edo hautemate desberdinak eskaintzeak aberastu egiten ditu
nortasunaren garapena eta ikasle eta irakasleen harreman sozialen garapena.
Ikasleen jarraipen zehatzagoa eta kontrastatuagoa egitea ahalbidetzen du.
Irakasle gehiagorekin harremana izateko aukera daukate ikasleek, baita euren
nortasunaren alderdi ugariak adierazteko eta ulertuak sentitzeko aukera handiagoa
ere.