Elia eta Mikel, Landako Eskolako ikasle ohiak, Torneos Durango ekimena antolatu dute. Dagoeneko bi ekintza burutu dituzte Landako Eskolako insatazioetan, urtarrilaren 26an lehenengoa, eta martxoaren 2an, bigarrena. Biak arrakasta handikoak.
Hau da, beraien hitzetan, ekimenaren egitasmoa:
Durangotik paseo bat ematen ari ginela, ikusi genuen gazte askok denbora pasatzen zutela bankuetan, euren telefonoetan murgilduta, bideo-jokoak bakarka jolasten eta elkarren artean interakziorik egin gabe. Une horretan konturatu ginen gazteek sozializatzeko, lagun berriak egiteko eta elkarrekin oroitzapenak sortzeko espaziorik ez zutela. Horrela sortu zen Torneos Durango: gazteentzako jolas- eta kirol-ekitaldien bidez gure herrian eragin positiboa sortu nahi duen proiektua.
Gure misioa da dibertsioa, konexioa eta ongizatea nahasten diren ingurune bat eskaintzea, kultura aktibo, osasungarri eta solidarioa sustatuz. Durangoko gazteek sozializazioa eta talde-lana sustatzen duten esperientziez goza dezaten nahi dugu, pantailetatik harago doazen dibertitzeko modu berriak elkarrekin aztertzen ditugun bitartean.
Har ezazue gure zorionik beroena ekimenaren arrakasta handiagatik.