Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia

2025ko ekainaren 1ean EHIGEk, ikastetxe publikoetako guraso-elkarteen federazioak biltzen dituen Konfederazioak, antolatutako Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia ospatuko du Urduñan, Herria Lurra Eskola ERROTU lelopean.

Kaleko animazioa ez da faltako eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da.  Lau gune eta kaleko animazioa Jaiak lau gune finko izango ditu eta ekintza ibiltariak ere  izango dira.

Gogoratu online dendan daukazuela Errotu materiala erosteko aukera, baita Publikoa da bidea banderolak eta ‘Munduketariak’ liburua ere.

Animatu zaitez eta ekainaren 1ean hurbildu Urduñara! Euskal Eskola Publikoa errotu!

Leave a Comment