Hika hitz egitea eta ongi pasatzea helburu bezala hartuta, 74 pertsonak hartu zuten parte, eta, kontatu digutenez, parte hartzaileak oso gustora ibili ziren batekin eta bestearekin hika hizketan. Gonbidatuen artean, hika dakitenak eta ikasten ari direnak elkartu ziren.
Partaideak Euskal Herriko puntu desberdinetatik hurbildu ziren: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Iparraldea. Esperientzia polita izan zen, denbora berehala pasatuz, kanpoko hotza eta euria alde batera utzita.
“Datorren urtean ere etorriko naun/k”. Horrela bada, Landako Eskolak pozik eskainiko die berriro lekua.