Udan zehar obra egin ondoren, 2025-2026 ikasturtea martxan jarri dugu Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleentzat gela berria zabalduz.
Gela honek Amara Berri Sisteman oinarritutako diseinua mantentzen du. Lau espazio bereizten dira gela barruan.
ETXEa: Jolas txoko hau gordeleku eta babesgune gisa erabiltzen dute. Espazio txiki eta itxiak dira eta bertan aurkitzen dituzten materialek (panpinak, oihalak, koltxoiak, …) euren barne munduaren adierazpenean laguntzen diete.
Jolas sinbolikoetan sakoneko bizipenak azaleratuko dira eta sarritan helduen munduaren imitazioan oinarrituko dira: gurasoarena eginez, sendagiletan ibiltzen direnean,…
JOLAS TXOKOA: Matematikaren lehen urratsak emango dituzte jarduera honetan. Gauzen ezaugarriak behatu eta ikertu egiten dituzte (kolorea, forma, tamaina,…), manipulazioa eta frogen bidez kontzeptu batzuen hastapenak finkatzen hasiko dira eta behin eta berriro saiatuz hainbat trebetasunetan aurrera egiten joango dira.
Haurrek jostailu desberdinak aurkitzen dituzte (eraiketak, puzzleak, enkajeak, arrastaka eramatekoak,…) eta jolas eginez esperientzi geroz eta zabalagoa metatzen joango dira. Jolas mota bakoitzak trebetasun batzuk bultzatuko ditu nagusiki.
MARGOTEGIa: Txoko honetan material desberdinak eskaintzen dizkiegu haurrei esperimentatzen eta ezagutzen joan daitezen.
JOLAS – MOROTIKOA: Mugimendua adin honen ezaugarri nagusietako bat dela uste dugu. Espazio honek aukera zabala ematen die hainbat frogetan saiatzeko eta erronka ugariei aurre egiteko (igo, jaitsi, irristatu, salto egin,…).
Ikasturte honetan, bigarren gela berriztatzeko lanak burutuko dira
https://estudiotyl.com/archivos/interiorismo%20proyecto/aula-landako-eskola-durango