Gure eskolako Haur Hezkuntzako irakaslea den Lorea Jainaga Albizuk eta Alexander Gurrutxaga Muxika EHUko irakasleak ikerketa-lana argitaratu dute Lourdes Iriondoren obrari buruz. Santiago Onaindia bekaren XVIII. edizioa irabazi zuten, eta orain iritsi da liburua: Lourdes Iriondo, bide-urratzaile.
Iriondo euskal musika modernoaren aitzindari izan zen, eta euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren lehen sortzaileetako bat ere bai. Hain zuzen, Jainaga eta Gurrutxagaren ikerketak Iriondoren ekarpen musikala eta literarioa jorratzen ditu, material argitaragabeak berreskuratuz eta ikuspegi feministatik landuta, haren ondarea euskal kulturaren funtsezko atal gisa azpimarratzeko.
Bereziki interesgarria da haren lana gure eskolako praktikekin lotzea: Amara Berri Sistemaren barruan Haur Hezkuntzan lantzen diren antzerki-jarduerak Iriondok egindako lanen ildoan kokatzen dira.

Zorionak proiektu honetan egindako lanagatik!