IGE-AMPA

IGE-AMPA Landako guraso elkartea, eskolako familia bolondresez osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da

Elkarteak, eskolaren hezkuntza proiektuaren garapenean parte hartzen du hainbat jarduera antolatu eta kudeatuz, betiere zuzendaritzarekin elkarlanean, hala nola goiztiarren zerbitzua, eskolaz-kanpoko kirol jarduerak eta ekintza ludikoak, udalekuak, denboraren bankua, eta egun puntualetako jaialdiak.

Jarduera guzti hauen helburua ikasleen ikaskuntzaren eta garapenaren kalitatea hobetzea da, eta baita komunitatearen izaera indartu eta saretzea.

Bestalde, Guraso Elkarteak familiek eskolako garapenean izan ditzaketen kezkak, ardurak eta hobetze proposamenak bideratzeko eta tratatzeko funtzioa ere badu. Jarduera guzti hauek aurrera eraman ahal izateko eta proposamen berriak aztertu eta sustatzeko eskolako familia guzti-guztiak ongietorriak zarete, zuen aletxoa ere oso garrantzitsua da! Animatu zaitezte aktiboki parte hartzera! Zuen zain gaude!

IGE-aren lokaleko arreta ordutegia hurrengoa da: astelehen, astearte eta osteguna 16:30 – 18:00 bitartean.

Dokumentu interesgarriak

IGE AMPA