ARGAZKIAK

Kirol instalazioak

Bi kirol pabiloi itxi ditu zentroak, Oiz eta Udalaitz, hainbat kirol egiteko egokituta.

Psikomotrizitate gela

Guztiz hornitutako 220 m²-ko psikomotrizitate gela bat daukagu.

Hedabideak

Gure ikasleek irratian, telebistan, prentsan eta blogean lan egiten dute egunero, eta komunikazio-asmo osoa ematen diote beren ikaskuntza guztiari.

Haritza gela

Ikasleen aniztasuaren baitan, Garapen Nahaste Orokortuak dizuzten gure ikasleei  kalitatezko hezkuntza erantzuna emateko sortu zen Haritza Gela.

Haur hezkuntzako biblioteka

Lehen irakurketetako akonpainamenduak etorkizuneko irakurleen aukera eratzen du.

Biblioteka eta mediateka

Ikaskuntzarako irakurketa eta gozamen pertsonalerako irakurketa ezinbestekoak dira ikasleen garapen prozesuan. Horrek gune horiei arreta berezia jartzera garamatza, etengabe berritzen ari baitira.

Haur hezkuntzako jolastokia

Jolasa ikaskuntza-prozesuaren oinarria da. Horregatik, seguruak eta estimulagarriak diren espazioak eskaintzen dizkiegu.

Lehen hezkuntzako jolastokia

Ikastetxeak jolastoki paregabea, anitza eta berdegune zabalak ditu, jolaserako eta atsedenerako aukera amaigabeak eskaintzen dituena, osasuntsua eta inklusiboa.

Haur hezkuntzako eremuak

Etxea, denda, antzerkia, margotegia… Jolas sinbolikorako espazioak ikasteko espazioak dira, ikasleengan eta ikasleentzat zentratuak, garapen pertsonalerako eta sozializaziorako espazio gisa diseinatuak.

Lehen hezkuntzako eremuak

Lehen hezkuntzako gelak espazio ireki eta dinamiko bihurtzen dira, eta ikasleak dira zereginaren arabera mugitzen direnak. Ez dira espazio zurrunetan lerrokatzen, baizik eta ikasgela batetik bestera mugitzen dira, ikasketa arlo desberdinetan lan egiteko.