JANTOKIA

Jantokiko ordua denbora atsegina izatea nahi dugu umeentzat. Eskolak sukalde propioa du, eskolako sukaldariek gure instalazioetan bazkaria prestatzen dute egunero. Dietetika eta nutrizio irizpideei jarraituz menuak osatzen dira, ahal den neurrian bertako produktuak erabiliz. Jantokia Haur Hezkuntzako eraikuntzaren beheko solairuan dago. Bi leku desberdin ditu, bata 2 urteko haurrentzat, eta bestea, gainontzeko guztientzat.

JANTOKIKO ZERBITZUAREN ANTOLAMENDUA

Bazkaria​

Bi txandatan eskaintzen da:

  • 1. txanda: 12:30etik – 13:15era.
    Mahaikideak bi espaziotan daude bananduta:
    Jantoki txikian bi urteko umeak.
    Jantoki handian hiru, lau eta bost urteko eta lehenengo zikloko umeak, bere adinari egokitutako mahaietan.
  • 2 . txanda: 13:45etik-14:30era
    Jantoki handian bigarren eta hirugarren zikloko umeak.

Eguerdiko ekintzak

Haur Hezkuntzan, jan ondoren, bi eta hiru urteko haurrek siesta egiten dute. Lau eta bost urteko ikasleek kanpoko zein barruko jolas-gune propioak dituzte.
Lehen Hezkuntzako ikasleek jolas eremu zabalak dituzte, jolas edota ekintza lasaiagoak burutzeko aproposak.

Mahai-jokoen txokoa eskolako Lehen Hezkuntzako beheko solairuan antolatzen da. Lehenengo solairuko Langune gelan bere lanak egiteko espazioa dute.
Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, Guraso Elkarteak antolatutako Eskolaz kanpoko ekintza batzuk ere jantoki orduan eskaintzen dira.