Landako Eskola 2025eko Euskaraldian parte hartzen ari gara, eta maiatzaren 15etik 25era bitartean hainbat ekintza antolatu ditugu. Eskolan, Euskaraldiarekin lotutako jarduera desberdinak egiten ari gara, eta 3. zikloko ikasleek pankarta bat prestatu dute, Durangoko Polikiroldegian jarrita dagoena. Gainera, ikastetxeen irekiera ekitaldian, ziklo bakoitzeko euskara normalkuntzako ordezkari batek parte hartu zuen.
Euskaraldia ospatzeko ekintza hauek hurrengo asteetan jarraituko dute. Eskolan herri kirolak egingo ditugu, euskara eta euskal kultura uztartuz, Euskaraldiari amaiera emateko.
Aurtengo Euskaraldia indartsu abiatu da Landako Eskolan, eta ikasleak, irakasleak eta familiak elkarrekin euskararen erabilera normalizatzeko lanean jarraitzen dugu.
“Elkar mugituz egingo dugu!”
