Palestinar herrialdea jasaten ari den egoeraren aurrean, ostegunero ikastetxe guztietan mobilizazioak egiten dira Palestinarekiko elkartasuna adierazteko eta genozidioa gelditzea eskatzeko. Egoera honen aurrean Landako Eskolak bat egiten du deialdiarekin, hori dela eta, gure ikastetxeko komunitate osoa (langileak, ikasleak eta familiak) elkartzen ari da. Bigarren aldiz, gaurko egunean ikastetxe aurrean elkartu egin gara, kontzentrazioetan parte hartzeko.
Hamabost minutuko ixilunean, Palestinarren egoera salatzeko oihua zabaldu dugu.
