Landako Eskolak Emakumearen aurkako indarkeriari aurre!

Landako Eskolak betaurreko moreak jantzi zituen, emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko.

Honekin batera, azaroa eta abendua bitartean, Sokka elkartearen eskutik, Lehen Hezkuntzako adin guztietako ikasleek hainbat tailer egin dituzte gai desberdinak jorratuz: botere harremanak, estereotipo eta rol-ak, nola eragiten digu matxismoa ikasgelan, eta zeintzuk diren eta izan behar duten gure erreferenteak.