MINTZODROMOA Landako Eskolan ETA EUSKARAZ EGITEN BADUGU?

Mintzodromoa Taupa euskaltzaleen mugimenduak antolatu duen ekimena da, Mintzapraktika eta euskararen erabileraren aldeko lana ezagutarazi eta mintzalagunak Euskal Herriko Kulturaren jaialdira gerturatzeko asmoz. Hau horrela, abenduaren 5, 6 eta 7an Mintzapraktikak bere espazioa izango du Durangon, egun horietan ospatzen den 60. Durangoko Azokaren testuinguruan. 

Hainbat eragile izan dira bidelagun espazio honen antolaketan, hala nola, Hika Eguna antolatzeaz arduratu den Zirhika taldea edo alor ezberdinetan laguntza eskaini diguten AEK, IKA Euskaltegiak, Jalgi Hadi Mundura edo Mintzanet.

Xede-talde ezberdinei zuzendutako proposamenak prestatu dira (ikusi egitaraua), honako helburuak betetzeko asmoz:

➜ Mintzalagun guztien urteko topaketa izatea.

➜ Azoka parte-hartzaileei gerturatzea.

➜ Mintzapraktika egitasmoak ezagutaraztea.

➜ Euskaltzaleak aktibatzea.

➜ Azokan euskararen erabilera handitzeko espazioak sortzea.

➜ Euskaraz aritzeko motibazioan eragitea.

➜ Euskarazko erreferenteak eskaintzea.

➜ Azokako parte-hartzaileen arteko euskarazko harreman sareak ehuntzea.

ABENDUAK 6 Eman izena Hikadromoan!

HIKAZALEA HAIZ? Hator hika egitera, Euskal Herri mailako II. Hikadromora. Durangon izango dun/k, iaz bezalaxe, Durangoko azokako egitarauaren barruan. Durango hikalarien bilgune izango dun/k berriro. Hika dakizuenak eta ikasten ari zaretenak, guztiok zaudete gonbidatuta. Euskalkian zein batuan, bakoitzak berean egiteko aukera izango din/k. Bagera euskara elkarteak gidatuko din/k Hikadromoa: hainbat mahaitan eseriko gaitun/k, laukoteak osatuta, 15 minutuero taldez eta gaiz aldatuz. Ondo pasatzeko eta hikahalduntzeko aukera ederra dun/k! Eman ezan/k izena, 70 ala 200 izango garen jakin dezagun! Horretarako, onena formularioa betetzea. B aukera, deitzea: 943121775 / 652750947. 

Iaz 75 lagun bildu gintu(n)an. Aurtengo erronka: 150 hikazale biltzea. Hire laguntzarekin lortuko di(n)agu! ANIMATU HADI! BELDURRIK GABE HIKARATU!

Non: Landako Eskola Publikoan, azokako kale berean. Aurten barruan izango dun/k, epeletan.

Noiz: Abenduaren 6an, larunbata. Bazkarian izena emateko azken eguna Abenduaren 4a izango da.

Egitaraua: 

14:30-15:30 Pintxo-jana

15:30-17:00 Hikadromoa

17:00-17:30 Bertso-saioa: Amaia Agirre eta Andoni Egaña

Antolatzaileak: ZirHika taldea, Badihardugu elkartea eta Bagera elkartea

Laguntzaile eta babesleak: Taupa, Gerediaga elkartea, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Landako Eskola, Saltsan catering-enpresa

ABENDUAK 7 Euskal Herriko mintzalagunen topaketa

Igandean, Taupak antolatutako Euskal Herriko mintzalagunen topaketak beteko du egitaraua. Mintzapraktikan dabiltzan lagunei Durangora gerturatzeko gonbitea luzatzeaz gain, egitasmoa gertutik ezagutzeko interesa duen edozein bertaratzera animatu nahi dute Taupatik. Aukera ezin hobea izango da Mintzapraktikan murgiltzeko eta ekintzaz betetako eguna izango da: lehiaketa, mintzodromoa edo Irudienean emanaldi bat ikusteko aukera, mokadutxoa eta noski, azokatik bueltatxoa egiteko tartea ere egongo da. Durangora bertaratzea errazteko, autobusak ere antolatu dira. Informazio guztia eta izena emateko aukera zabalik webgunean. https://taupamugimendua.eus/mintzodromoa/

Egitaraua:

11:30 IRITSIERA ETA ELKARTZEA
Landako gunea (Landako Etorbidea, 6)
11:30–12:00 KALEJIRA ETA MINTZALEHIAKETA UGAITZ ALEGRIA ETA AINHOA ETXEBERRIAREKIN
Landako gunetik Landako eskolara
12:00–14:00 MINTZODROMOA
Landako eskola (Murueta Torre Auzunea Etxetaldea, 20)
12:30–13:30 IRUDIENEA IKUSENTZUNEZKOEN GUNEKÓ PROIEKZIOAK
Zugaza zinema (Uribarri Kalea, 8)
14:00 BAZKARIA, MOKADUA ZUTIK, PINTXOAK, EDARIA ETA KAFEA
Landako eskola (Murueta Torre Auzunea Etxetaldea, 20)