Singapurreko ordezkaritzaren bisita honetan parte hartu dute Singapurreko Hezkuntza Ministerioko
ordezkariek, hezkuntzako adituek eta irakasleek.
Gure eskolarako bisita bereziki aukeratua izan da Amara Berri sistemaren barruan lan egiten
duen ikastetxea garelako, alde batetik, eta bestetik, gure eskolan, 2014az geroztik,
Translanguaging proiektua garatzen dugulako, hizkuntzen trataera integratuari garrantzi
berezia emanez, euskara ardatz hartuta ikuspegi eleaniztun baten baitan.
Adierazi dutenaren arabera, bazuten Amara Berri sistemaren ezagutza xumea, era
teorikoan, eta horren irakaskuntza esperientzia zuzena ikusi nahi izan dute. Honetaz gain,
hizkuntzen irakaskuntzari jarri diote arreta berezia, bereziki Euskal Hezuntza sisteman
oinarrituta, eta arreta jarriz euskaldunak ez diren ikasleen euskalduntze prozesuan.
Bisitan zehar, Amara Berri sistemaren oinarriak ezagutu dituzte. Arreta berezia jarri da
atzerritik datozen ikasleen euskalduntze prozesuan, baita eskolan lantzen diren hiru
hizkuntzen ikasketa prozesuan ere: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Esperientzia oso positiboa izan da guztiontzat. Gure gain gelditu da beraien herria bisitzeko gonbitea.
https://anboto.org/durango/1759227369961-singapurreko-ordezkaritza-batek-landako-eskola-bisitatu-du