Denboraren Bankua, Landako – SARE SOZIALAK

Kaixo familiak!Denbora Bankuko hurrengo ekintzara gonbidatu nahi zaituztegu “Sare sozialak (ez) dira doakoak” izeneko tailerrera, sare sozialen erabilera lantzeko familientzako prestakuntza. Ekintza hau azaroaren 20an, osteguna, 16:40ean, Landakoko jantokian izango da.Bitartean, umeentzako tailer bat egongo da, (liburu magikoa eskulana) familiek lasai parte hartzeko aukera izan dezaten. Animatu parte hartzera!Izen-ematea: denborarenbankua@landakoeskola.org edo 688 766 302 (June)

ATLETISMO EGOKITUA DURANGON

 Durangon Atletismo Egokitua  Landako Eskolarekin elkarlanean diharduen HASTZEN taldeak Durangon kirol egokituaz gozatzeko proposamen berri bat bultzatu nahi du. Hastzen taldeak psikomotrizitate saioak eskaintzen ditu ostegun arratsaldetan Landako Eskolako instalazioetan. 2025eko abenduaren 12an, gonbidatuta zaude atletismo egokituaren entrenamendu saio batean parte hartzera, desgaitasuna duten pertsonei zuzendua, kirol honetan hasiberri edo aurreratu izanagatik.  Ordutegia:  Lekua: Landakoko Atletismo pista, Durango Data: 2025eko abenduaren 12a … Read more

Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia

2025ko ekainaren 1ean EHIGEk, ikastetxe publikoetako guraso-elkarteen federazioak biltzen dituen Konfederazioak, antolatutako Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia ospatuko du Urduñan, Herria Lurra Eskola ERROTU lelopean. Kaleko animazioa ez da faltako eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da.  Lau gune eta kaleko animazioa Jaiak lau gune finko izango ditu eta ekintza ibiltariak ere  izango dira. Gogoratu online dendan daukazuela Errotu materiala erosteko aukera, baita Publikoa da bidea … Read more

DENBORAREN BANKUA: ekintza berria

Kaixo familiak!Denboraren Bankuak antolatuta, datorren maiatzaren 9an DURANGOKO ERREKETAKO URAREN LAGINKETA egingo dugu, kalitatea aztertzeko asmoz. Ekintza hau Ibalade programaren barruan egingo da. 16:40etan elkartuko gara Landako eskolako jantokiko sarreran, eta handik abiatuko gara taldean. Giro polita eta parte-hartzailea izango da, eta ingurumenaz gehiago ikasteko aukera paregabea! Bestalde, maiatzean gaudela eta eguraldi ona egiten duela aprobetxatuz, maiatzaren 10ean MENDI … Read more

Eskolako Udalekuak 2025

Kaixo familiak!   Eskolako Udalekuetan parte hartzeko epea zabalik dago.   Ekainaren 23tik uztailaren 24ra ️ 8:45 – 14:00  2 urtetik 12 urtera  Jantoki zerbitzua15:30ak arte Izena emateko epea: apirilaren 13rarte Informazio guztia kartelan eta izena emateko formularioan.   FORMULARIOA: https://forms.gle/onZef7hrZeNGB2YSA ️Zalantzak: udalekuak@landakoeskola.org ……………………………………

Landako Eskolako Altxa Burua eta IGE, hitzaldi-solasaldia

Martxoaren 25ean, asteartea, bisita berezi bat izango dugu Landako eskolan: Miren Rosetorriko da “Haur-gazteak eta pantailak” gaiari buruz hitz egitera. Hizlaria arlo horretan adituezagunenetariko bat da eta hitzaldi-solasaldi oso interesgarri bat eskeiniko digu, gure seme-alaben ongizaterako garrantzi handikoa duen gai bati buruz.Ez galdu aukera hau! HITZALDIA: Haur-gazteak eta pantailakDATA: Martxoak 25ORDUA: 17:00LEKUA: Landako Eskolako Jantokia