Denboraren Bankua, Landako – SARE SOZIALAK

Kaixo familiak!Denbora Bankuko hurrengo ekintzara gonbidatu nahi zaituztegu “Sare sozialak (ez) dira doakoak” izeneko tailerrera, sare sozialen erabilera lantzeko familientzako prestakuntza. Ekintza hau azaroaren 20an, osteguna, 16:40ean, Landakoko jantokian izango da.Bitartean, umeentzako tailer bat egongo da, (liburu magikoa eskulana) familiek lasai parte hartzeko aukera izan dezaten. Animatu parte hartzera!Izen-ematea: denborarenbankua@landakoeskola.org edo 688 766 302 (June)

DENBORAREN BANKUA: ekintza berria

Kaixo familiak!Denboraren Bankuak antolatuta, datorren maiatzaren 9an DURANGOKO ERREKETAKO URAREN LAGINKETA egingo dugu, kalitatea aztertzeko asmoz. Ekintza hau Ibalade programaren barruan egingo da. 16:40etan elkartuko gara Landako eskolako jantokiko sarreran, eta handik abiatuko gara taldean. Giro polita eta parte-hartzailea izango da, eta ingurumenaz gehiago ikasteko aukera paregabea! Bestalde, maiatzean gaudela eta eguraldi ona egiten duela aprobetxatuz, maiatzaren 10ean MENDI … Read more