Landako Eskolako abestia

Azken hilabeteotan gure ikastetxean ilusio handiz garatu dugun proiektu berezi baten emaitza aurkezten dugu: eskolako abestia sortu eta bideoklipa ekoiztu. Hezkuntza komunitateko hainbat eragileren elkarlanari esker posible izan den ekimen honek, helburu komun baten inguruan batu ditu herriko ikasle, familia, irakasle eta musika eragileak. Proiektuaren lehen urratsa abestiaren letra sortzea izan zen. Lan hau Amaia … Read more

Landako ere euskararen alde!!

Euskal Herri osoan egiten ari den bezala, euskaraz bete ditugu opor aurreko egun hauek, Korrikaren 24. edizioa gurea eginez: korrika, irudiz eta kantuz. Euskal Eskola Publikoak, eta sare handi horren barruan, Landako Eskolan, etengabeko ahalegina egiten dugu euskara euskal gizarte osoaren eta Durangoko herritarren artean zabaltzeko, indartsu eta pozik, Euskara gara! leloa kantatuz eta aldarrikatuz.

Zergatik matrikulatzen ditugu gure seme-alabak Durangoko Landako Eskolan. MUGAk eskainitako artikulu bat

MUGA durangaldeko aisialdiaren gidak argitaratutako artikuluak Durangoko familia eta pertsona ezagunen testigantzak biltzen ditu (kirolariak, musikariak eta kulturako profesionalak, besteak beste), eta horiek azaltzen dute zergatik aukeratzen duten Landako Eskola publikoa beren seme-alaben hezkuntzarako. Hauek dira familiek nabarmendutako puntuak: *Balioak eta Aniztasuna: Bat datoz esatean eskola benetako gizartearen isla dela, bizikidetza, inklusioa eta kultur eta … Read more

MINTZODROMOA Landako Eskolan ETA EUSKARAZ EGITEN BADUGU?

Mintzodromoa Taupa euskaltzaleen mugimenduak antolatu duen ekimena da, Mintzapraktika eta euskararen erabileraren aldeko lana ezagutarazi eta mintzalagunak Euskal Herriko Kulturaren jaialdira gerturatzeko asmoz. Hau horrela, abenduaren 5, 6 eta 7an Mintzapraktikak bere espazioa izango du Durangon, egun horietan ospatzen den 60. Durangoko Azokaren testuinguruan.  Hainbat eragile izan dira bidelagun espazio honen antolaketan, hala nola, Hika Eguna antolatzeaz … Read more

ATLETISMO EGOKITUA DURANGON

 Durangon Atletismo Egokitua  Landako Eskolarekin elkarlanean diharduen HASTZEN taldeak Durangon kirol egokituaz gozatzeko proposamen berri bat bultzatu nahi du. Hastzen taldeak psikomotrizitate saioak eskaintzen ditu ostegun arratsaldetan Landako Eskolako instalazioetan. 2025eko abenduaren 12an, gonbidatuta zaude atletismo egokituaren entrenamendu saio batean parte hartzera, desgaitasuna duten pertsonei zuzendua, kirol honetan hasiberri edo aurreratu izanagatik.  Ordutegia:  Lekua: Landakoko Atletismo pista, Durango Data: 2025eko abenduaren 12a … Read more

DA! 2025 Liburu Erraldoia: Zentzumenak

Aurten ere Berbarok antolatutako liburu erraldoiaren ekimenean parte hartu dugu ikastetxean. Urtero bezala, gure ikasleek gogotsu jardun dute jarduera berezi honetan. Aurtengo gaia “Zentzumenak” izan da, eta 3. zikloko ikasleek osatu dute Liburu Erraldoiko atala. Gela bakoitzak orri bat sortu du, zentzumen bat aukeratuta, eta horren inguruan ipuinak, asmakizunak, olerkiak eta beste hainbat informazio jaso … Read more

Durangoko Udal Eskola Kontseilua

Durangoko Udalak, Udal Eskola Kontseiluarekin elkarlanean, Durangoko hezkuntza diagnostiko partekatua egiteko prozesua bideratu zuen 2022ko ekainetik 2023 martxora bitartean. Horretarako, Durangoko ikastetxeetako zuzendariekin eta guraso elkarteetako ordezkariekin lanerako gune batsortu, eta bertan zehaztu ziren diagnostikoak jaso beharreko alderdiak. Durangok herri bezala dituen hezkuntza-beharrak eta -erronkak identifikatzeko abiapuntua izan da diagnostiko hau. UEKren helburu nagusia hau … Read more