Izan nahi duguna // Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaia

Euskal Eskola Publikoaren Jaiak baditu abestia eta bideoklipa! Izan nahi duguna deitzen da… ezagutzeko prest? Elkarlanetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoa defendatzeko eta aldarrikatzeko ahalegin garrantzitsuak egin ditu Santurtziko eskola publikoaren komunitateak eta hori omendu nahi izan da abesti eta bideokliparen bidez. Kantua deskargatzera animatzen zaituztegu, baita zuen familia eta ikasleen artean zabaltzera ere. Jarri sarrera zein irteeratan, jolastorduan … Read more

Zergatik matrikulatzen ditugu gure seme-alabak Durangoko Landako Eskolan. MUGAk eskainitako artikulu bat

MUGA durangaldeko aisialdiaren gidak argitaratutako artikuluak Durangoko familia eta pertsona ezagunen testigantzak biltzen ditu (kirolariak, musikariak eta kulturako profesionalak, besteak beste), eta horiek azaltzen dute zergatik aukeratzen duten Landako Eskola publikoa beren seme-alaben hezkuntzarako. Hauek dira familiek nabarmendutako puntuak: *Balioak eta Aniztasuna: Bat datoz esatean eskola benetako gizartearen isla dela, bizikidetza, inklusioa eta kultur eta … Read more

Gela berriak 2 urteko umeentzat.

Udan zehar obra egin ondoren, 2025-2026 ikasturtea martxan jarri dugu Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleentzat gela berria zabalduz. Gela honek Amara Berri Sisteman oinarritutako diseinua mantentzen du. Lau espazio bereizten dira gela barruan. ETXEa: Jolas txoko hau gordeleku eta babesgune gisa erabiltzen dute. Espazio txiki eta itxiak dira eta bertan aurkitzen dituzten materialek (panpinak, oihalak, … Read more

Landako Eskola Palestinarekin! Genozidioa STOP!

Palestinar herrialdea jasaten ari den egoeraren aurrean, ostegunero ikastetxe guztietan mobilizazioak egiten dira Palestinarekiko elkartasuna adierazteko eta genozidioa gelditzea eskatzeko. Egoera honen aurrean Landako Eskolak bat egiten du deialdiarekin, hori dela eta, gure ikastetxeko komunitate osoa (langileak, ikasleak eta familiak) elkartzen ari da. Bigarren aldiz, gaurko egunean ikastetxe aurrean elkartu egin gara, kontzentrazioetan parte hartzeko. Hamabost minutuko ixilunean, … Read more

Singapurretik etorritako bisita izan dugu eskolan.

Singapurreko ordezkaritzaren bisita honetan parte hartu dute Singapurreko Hezkuntza Ministeriokoordezkariek, hezkuntzako adituek eta irakasleek.Gure eskolarako bisita bereziki aukeratua izan da Amara Berri sistemaren barruan lan egitenduen ikastetxea garelako, alde batetik, eta bestetik, gure eskolan, 2014az geroztik,Translanguaging proiektua garatzen dugulako, hizkuntzen trataera integratuari garrantziberezia emanez, euskara ardatz hartuta ikuspegi eleaniztun baten baitan. Adierazi dutenaren arabera, bazuten … Read more

Durangoko Udal Eskola Kontseilua

Durangoko Udalak, Udal Eskola Kontseiluarekin elkarlanean, Durangoko hezkuntza diagnostiko partekatua egiteko prozesua bideratu zuen 2022ko ekainetik 2023 martxora bitartean. Horretarako, Durangoko ikastetxeetako zuzendariekin eta guraso elkarteetako ordezkariekin lanerako gune batsortu, eta bertan zehaztu ziren diagnostikoak jaso beharreko alderdiak. Durangok herri bezala dituen hezkuntza-beharrak eta -erronkak identifikatzeko abiapuntua izan da diagnostiko hau. UEKren helburu nagusia hau … Read more