IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA
Ekainaren 20an, ostirala, arratsaldeko laut’erdietatik aurrera, Guraso Elkarteak antolatuta. Zatoz gurekin ospatzera!
Ekainaren 20an, ostirala, arratsaldeko laut’erdietatik aurrera, Guraso Elkarteak antolatuta. Zatoz gurekin ospatzera!
Landako Eskolako Guraso Elkarteak eskaintzen duen Goiztiarren zerbitzuak ordutegi berria izango du 2025-2026 ikasturtean. Zerbitzu hau erabiltzen duten familiek euren seme-alabak ekarri ahal izango dituzte goizeko 07:30etatik aurrera.
Ekainaren 9an, astelehena, 16:45ean eskolako jantokian, Guraso Elkartearen BATZAR OROKORRA ospatuko da. Bertan, besteak beste, hurrengo kontuak jorratuko dira: – Urteko ekintza eta jarduera plana – Elkartearen egoera ekonomikoa – Familia bolondres berrien zozketa Zuen zain gaude! IGE Landako Eskola
2025ko ekainaren 1ean EHIGEk, ikastetxe publikoetako guraso-elkarteen federazioak biltzen dituen Konfederazioak, antolatutako Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia ospatuko du Urduñan, Herria Lurra Eskola ERROTU lelopean. Kaleko animazioa ez da faltako eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da. Lau gune eta kaleko animazioa Jaiak lau gune finko izango ditu eta ekintza ibiltariak ere izango dira. Gogoratu online dendan daukazuela Errotu materiala erosteko aukera, baita Publikoa da bidea … Read more
Kaixo familiak! Eskolako Udalekuetan parte hartzeko epea zabalik dago. Ekainaren 23tik uztailaren 24ra ️ 8:45 – 14:00 2 urtetik 12 urtera Jantoki zerbitzua15:30ak arte Izena emateko epea: apirilaren 13rarte Informazio guztia kartelan eta izena emateko formularioan. FORMULARIOA: https://forms.gle/onZef7hrZeNGB2YSA ️Zalantzak: udalekuak@landakoeskola.org ……………………………………
Martxoaren 25ean, asteartea, bisita berezi bat izango dugu Landako eskolan: Miren Rosetorriko da “Haur-gazteak eta pantailak” gaiari buruz hitz egitera. Hizlaria arlo horretan adituezagunenetariko bat da eta hitzaldi-solasaldi oso interesgarri bat eskeiniko digu, gure seme-alaben ongizaterako garrantzi handikoa duen gai bati buruz.Ez galdu aukera hau! HITZALDIA: Haur-gazteak eta pantailakDATA: Martxoak 25ORDUA: 17:00LEKUA: Landako Eskolako Jantokia