ATLETISMO EGOKITUA DURANGON

 Durangon Atletismo Egokitua  Landako Eskolarekin elkarlanean diharduen HASTZEN taldeak Durangon kirol egokituaz gozatzeko proposamen berri bat bultzatu nahi du. Hastzen taldeak psikomotrizitate saioak eskaintzen ditu ostegun arratsaldetan Landako Eskolako instalazioetan. 2025eko abenduaren 12an, gonbidatuta zaude atletismo egokituaren entrenamendu saio batean parte hartzera, desgaitasuna duten pertsonei zuzendua, kirol honetan hasiberri edo aurreratu izanagatik.  Ordutegia:  Lekua: Landakoko Atletismo pista, Durango Data: 2025eko abenduaren 12a … Read more

DA! 2025 Liburu Erraldoia: Zentzumenak

Aurten ere Berbarok antolatutako liburu erraldoiaren ekimenean parte hartu dugu ikastetxean. Urtero bezala, gure ikasleek gogotsu jardun dute jarduera berezi honetan. Aurtengo gaia “Zentzumenak” izan da, eta 3. zikloko ikasleek osatu dute Liburu Erraldoiko atala. Gela bakoitzak orri bat sortu du, zentzumen bat aukeratuta, eta horren inguruan ipuinak, asmakizunak, olerkiak eta beste hainbat informazio jaso … Read more

Gela berriak 2 urteko umeentzat.

Udan zehar obra egin ondoren, 2025-2026 ikasturtea martxan jarri dugu Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleentzat gela berria zabalduz. Gela honek Amara Berri Sisteman oinarritutako diseinua mantentzen du. Lau espazio bereizten dira gela barruan. ETXEa: Jolas txoko hau gordeleku eta babesgune gisa erabiltzen dute. Espazio txiki eta itxiak dira eta bertan aurkitzen dituzten materialek (panpinak, oihalak, … Read more

Landako Eskola Palestinarekin! Genozidioa STOP!

Palestinar herrialdea jasaten ari den egoeraren aurrean, ostegunero ikastetxe guztietan mobilizazioak egiten dira Palestinarekiko elkartasuna adierazteko eta genozidioa gelditzea eskatzeko. Egoera honen aurrean Landako Eskolak bat egiten du deialdiarekin, hori dela eta, gure ikastetxeko komunitate osoa (langileak, ikasleak eta familiak) elkartzen ari da. Bigarren aldiz, gaurko egunean ikastetxe aurrean elkartu egin gara, kontzentrazioetan parte hartzeko. Hamabost minutuko ixilunean, … Read more

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak

Abuztuaren 9tik urriaren 6ra, biak barne, 2025/2026 ikasturterako ikasketa beka eskatzeko epea irekitzen dela jakinarazten dizuegu. Interneten bidez egiteko aukera izango duzue. Aurreko urtean bekadunak izan diren ikasleak interneten bidez egitea lehenetsi beharko duzue. Presentzialki egin behar izanez gero irailaren eskatu beharko duzue aurretiko hitzordua.Deialdi honen berritasun gisa, 400 euroko sorospena, Hezkuntza Sailean berariazko laguntza … Read more

Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia

2025ko ekainaren 1ean EHIGEk, ikastetxe publikoetako guraso-elkarteen federazioak biltzen dituen Konfederazioak, antolatutako Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia ospatuko du Urduñan, Herria Lurra Eskola ERROTU lelopean. Kaleko animazioa ez da faltako eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da.  Lau gune eta kaleko animazioa Jaiak lau gune finko izango ditu eta ekintza ibiltariak ere  izango dira. Gogoratu online dendan daukazuela Errotu materiala erosteko aukera, baita Publikoa da bidea … Read more

Landako Eskola eta Euskaraldia

Landako Eskola 2025eko Euskaraldian parte hartzen ari gara, eta maiatzaren 15etik 25era bitartean hainbat ekintza antolatu ditugu. Eskolan, Euskaraldiarekin lotutako jarduera desberdinak egiten ari gara, eta 3. zikloko ikasleek pankarta bat prestatu dute, Durangoko Polikiroldegian jarrita dagoena. Gainera, ikastetxeen irekiera ekitaldian, ziklo bakoitzeko euskara normalkuntzako ordezkari batek parte hartu zuen.  Euskaraldia ospatzeko ekintza hauek hurrengo … Read more