TRANSLANGUAGING PROIEKTUA
Translanguaging proiektu didaktikoa 2014 urtean jarri zen martxan Landako Eskolan
TRANSLANGUAGING PROIEKTU DIDAKTIKOA 2014 urtean jarri zen martxan Landako Eskolan, DREAM ikerketa taldeak bideratuta (Donostia Research in Education and Multilingualism ) eta bertako ikertzaileak bideratuta: Durk Gorter, Jasone Cenoz, Xabier Etxague eta Itziar Elorza. Urtero berriztatzen dugu proiektua, Hezkuntza Saileko Eleaniztasunerantz deialdiaren bitartez
DREAM ikerketa taldeak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera garatutako programa honek ikasleen euskara gaitasuna eta gaitasun eleanitz orokorra areagotzeko helburua du.
Proiektuaren helburua, eskolan ematen den ikasketa prozesuan, hizkuntzen gaitasunak hobetzea da. Terminoa hedatu egin da eta code-switching edo kodeen alternantzia deitu ohi zena barne hartzen du, eta eleaniztasun hartzailearekin nahiz hizkuntzen curriculum integratuarekin lotuta dago.“Fokapen eleaniztuna” deitzen dugunaren ideia nagusia da ikasleen gaitasunak pertsona eleaniztuna diren aldetik baloratu behar direla, hizkuntzek elkar elika dezaten. Gure testuinguruan, noski, lehentasunezkotzat jotzen ditugu euskararen garapena eta erabilera.
Fokapen tradizionala

Fokapen eleaniztuna

Helburuak
- Ikasleen gaitasun eleaniztuna hobetzea euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
- Ikasleen kontzientzia eleaniztuna eta kulturartekoa bizkortzea.
- Ikasleen euskararen erabilera indartzea eta ezagutza eta erabileraren artean zubia sendotzea.
- Gaitasun ez-linguistikoak hobetzea, ikasleekin esku-hartze linguistikoa eginez.
Metodoa eta jarduerak
1.
Kontzientzia metalinguistikoa suspertzea
Ikasleek kontzientzia hartzen dute eleaniztun gisa dituzten baliabideez:
- Hizkuntzez errazago jabetzeko;
- Lehendik dakizkiten hizkuntzen ezagutzan sakontzeko
2.
Hizkuntzekiko kontzientzia suspertzea
- Ikasleek mundu zabaleko eta beren herrietako errealitate eleaniztunaren kontzientzia hartzen dute
- Ikasleek euskararen erabileraren inguruan kontzientzia hartzen dute
3.
Askotariko “literacy” trebetasunak garatzea
- Ikasleek irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena garatzen dituzte
- Ikasleek hainbat diskurtso-mota garatzen dituzte
4.
Hizkuntza eta edukia uztartzea
- Ikasleek edukiak (matematika, gizarte-zientziak eta abar) erabiltzen dituzte hizkuntza arloetan eta hizkuntza desberdinetan.
- Ikasleek arreta handiagoa jartzen diote hizkuntza berari eta bere edukiei.